2008-11-25

Ura

Ura, garrantzitsua eta beharrezkoa bezain urria da. Garrantzitsua, bizitzeko nahitaezkoa dugulako. Urria, ez dagoelako nahi adina ur geza, Planetako uraren %97a ur gazia baita. Gainera, ur geza glaziarretan, lur azpiko uretan, gainazalean eta atmosferan banatua dago, eta horren ondorioz, oso portzentai txikia da erabilgarria.

Biziaren sorrera uretan dago, bai landareena, bai animaliena, baita gizakiarena ere. Ez bakarrik sorrera, baita osaketa ere. Era berean,ur beharrak, izaki bizidun motaren
eta bere ingurunearen baitan daude, eta horretarako,mekanismo ezberdinak garatzen dituzte, ura nahitaezkoa baitute bizitzeko.

Urak erabilera asko ditu, hidratazioa, garbiketa...baita suteak amatatu ere.

No hay comentarios: